Gure praktika aztertzen eta hobetzen
profesor-clase-estudiantes_~u12151081.jpg


Zuen unitateak/sekuentzia didaktikoak/materialak planifikatzeko, aztertzeko eta hobetzeko iradokizunak eta tresnak eskainiko dizkizuegu bost ataletan bananduta: irakasle estiloak, unitatea aztertzen, unitate ereduak, unitatea hobetzen eta atazak. Gure helburua: elkarren arteko eztabaida eta gogoeta bultzatzea



1.- Irakasle estiloak
Gaitasunen ikuspuntutik bi irakasle estilo ezberdin aztertuko ditugu. Metodologikoki urrun dauden bi kasu hartu ditugu, baina haien artean irakasle estilo ugari aurki ditzakegu ere. Hizkuntza Gaitasunaren 5 dimentsioak eta beste gaitasunak ea lantzen diren bilatuko ditugu. Baina kontuz! Jarduera baten bidez irakurmena lantzeak (adibidez) ez du esan nahi dimentsio hori ondo garatuta dagoenik. Beraz, irakasleen praktikari buruzko gogoeta bultzatzea izango da gure helburua: hizkuntza dimentsioak eta gainontzeko gaitasunak garatzeko biderik egokiena bereiztea.


1.1.Jarduera:


**irakasle estiloak aztertu**
1.2.Erantzunak

answer.jpg



2.-Unitatea aztertzen
2.1.Gaitasunen ikuspuntutik
unitatea aztertzeko
galdesorta (Ana Basterra)
competencias_AnaBasterra.jpg



2.2.Unitatea/sekuentzia aztertzeko edo planifikatzeko taula

2.3.Ikas unitate baten azterketa: eredua: //Unibertsoa// (LHko 5. maila. Santillana)
unibertsoa.jpg

3.-Unitate ereduak:
"Asmatzaile eta asmakizunak": Lehen Hezkuntzako 5. mailako sekuentzia didaktiko hirueleanitza . Unitate honek bi ikuspuntu hartzen ditu kontutan: HTB (Hizkuntza Trataera Bateratua) eta Gaitasunak.

Egilea: Begoña Iturgaitz









4.-Unitatea hobetzen
4.1.Unitatea hobetzeko kontrol zerrenda
4.2.Kontrol zerrenda ondorioekin


5.-Atazak
Unitatea hobetzeko aurreko kontrol zerrendan ea atazen bitartez lan egiten den galdetzen da. Baina zer da ataza bat eta nola programatzen da atazen bitartez? Ze nolako hizkuntzazko ataza egin dezakegu arlo ezberdinetan?
5.1.Hizkuntzazko atazak arloetan








5.2.Atazak egiten ikasteko ataza (jarduera gidatua)
5.3.Ebaluazio irizpide eta adierazleek atazak eta jarduerak antolatzeko pistak ematen dizkigute. LHko 2. zikloko ebaluazio irizpideak aztertu ditugu 4 arlotan.
5.4.Jarduera: atazen jolasa (hizkuntzazko ataza eta jarduerak bereizteko eta burutzeko jolas bat)